Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
miércoles, 23 de febrero de 2011
Kontseiluak "nahaspila" gisa definitu du udal hizkuntza politiken egoera
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak udal hizkuntza-politiken azterketa garatu du bigarren aldiz. 2006.urtean egin zuen lehendabizikoz azterketa Kontseiluak, 66 udaletako politikak analizatuz, eta aurten berriz ere egin nahi izan du. Era horretan, datuak aztertu eta duela lau urtekoekin alderatuz, egungo udaletako hizkuntza-politikoen egoera "fidelen definitzen duen hitza nahaspila" dela adierazi du. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean aurkeztu du txostena Kontseiluak, eta bere webgunean eskegi du edonork kontsulta dezan.
Euskara ikusezin, entzunezin eta hitz egin ezina
Euskara ETBn ikusezin bihurtu dela salatu zuen herritar talde batek duela hilabete baino gutxiago. Horri aurre egiteko atxikimendu kanpaina bat ere jarri zuten abian, ETBk euskaldunon eskubideak errespeta ditzan. Gaur, euskara entzunezin ere bihurtu dela esan dezakegu, Berria egunkariaren edizio digitalean argitaratutako albisteari erreparatzen badiogu. Izan ere, EAEn izanen den irrati lizentzia banaketa berrian euskaraz jarduteak portzentaje berezirik emanen ez duela jakin izan dugu. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako ikus-entzunezko dekretu berriak, 2008. urtean PPk egindako proposamen bati men eginez. Horrela, euskara meritu gisa hartuko da kontuan, baina ez du bete behar izanen irrati bakoitzaren programazioan ehuneko zehatz bat lizentzia eskuratu ahal izateko.
Beraz, euskaraz geroz eta gutxiago entzuteaz gain, irrati esatariek euskaraz aritzeko eskakizuna ere murriztu du Eusko Jaurlaritzak. Ez al da hori orduan euskara ikusezin eta entzunezin izateaz gain, hitz egin ezina ere egitea?
miércoles, 16 de febrero de 2011
Pozik agertu da Kontseilua Nafarroako aurrematrikulazio datuen aurrean
Berria egunkariak atzo argitaratu zuen moduan, 2011-2012 ikasturterako aurrematrikulazio datuetan %10 hazi da D eredua Nafarroan. Era honetan, Nafarroan eskolatuko diren ume guztien %30 inguruak egingo du hezkuntza eredu honetan. Honen harira, balorazio positiboa egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, ZuZeuk argitaratu duenez. Kontseiluak Nafarroan euskalgintzan diharduten eragile eta norbanako ezberdinen lan gogorrari egotzi dio izandako emaitzen erantzunkizuna, eta 2010ko maiatzean izandako manifestazio erraldoiarekin - irudian - hasitako dinamikak bere fruituak eman dituela nabarmendu du.
Euskarazko hedabideek babes ekonomikoa eskatu diete instituzio publikoei
Euskaraz diharduten eta publikoak ez diren 80 hedabideek baino gehiagok sostengu ekonomikoa exigitu diete Euskal Herriko erakunde publikoei. Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean izandako prentsaurrekoan, Topaguneko lehendakari Jasone Mendizabalek hartu du hitza, denen izenean. Adierazi duenez, krisi ekonomikoak eta komunikazioak bizi duen aldaketak euskarazko hedabideak "gogor astindu" dituzten honetan, erakunde publikoek lagundu beharrean laguntza ekonomikoak murriztu dira. Horregatik sostengu ekonomikoa emateko eskatu diote administrazio publikoari. Besteren artean, Berria, Zuzeu.com, Argia, Sustatu.com, Goiena edota Gaztezulo bezalakoak egon dira agerraldian.bEdonola ere, vizi duten egoeraren aurrean elkarlanean aritzeko lehen urratsa aurreko otsailaren 1ean eman zuten, editorial bateratua publikatuz.
lunes, 7 de febrero de 2011
Elebidun hartzailetaz
IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 2006.urtean elebidun hartzaileen kopurua %14,4koa zen; hau da, bikoiztu egin da azken hamabost urteetan. Ez da kopuru apala eta oso aintzat hartu beharko lukete euskararen normalizazioari begira lanean ari diren hedabideek. Haientzat xede-talde potentzial ona izan daiteke; eta ez bakarrik hori, haiei begira ere egin beharko lukete lan, ahal den heinean, beren hizkuntza-gaitasuna garatzen laguntzeko.
Elebidun hartzaileak euskara ulertzeko gai dira, baina ez dira ongi moldatzen euskaraz hitz egiteko edota idazteko orduan. Eremu erdaldunetan biltzen dira gehienak, ikasketa guztiak edo gehienak erdaraz egin dituzte eta gazteak dira orohar. Horra adibidea: Nafarroako eremu ez euskaldunean, populazio osoaren %3,2 dira elebidun hartzaile. Baina 16 eta 24 urteko adin-tartean, %19,7.
Alor honetan egindako azterketa-lanek diotenez, euskarazko hedabiden balizko arrakasta ikus-entzunezko eta entretenimenduko produktuen eskaintzaren eta kalitatearen araberakoa izango da. Horiexek dira, hain zuzen, gazte populazioak gehien kontsumitzen dituenak. Horrek esan nahi du bide horretatik abiatu beharko litzatekeela euskaldun hartzaileak erakartzeko estrategiak.
Alabaina, adibide baterako umore-saioetara jotzen badugu, ikusiko dugu azken urteetan nagusituz joan den umore ereduak –Wazemank-en eredua, kasu- eman dezaketena baino gehiago eskatzen diela euskaldun hartzaileei.
Gazteoi zuzendutako eduki arin eta hizkuntza aldetik errazak sortu behar dira, ikusentzunezko teknikak baliatuz eta interneten proiektatuz. Elebidun hartzaileen sektorea ezinbestean kontuan hartu beharreko sektorea da, existitzen den bitartean. Azkeneko helburua, ordea, sektore horren deuseztapena beharko luke, gainerako elebidun osoen multzoan integratzeko. Horretarako, normalizazioak aginduta, elebidun hartzaile horiek euskaraz eroso bizi daitezen tresnak sortu beharra dago. Eta tresnok, hedabideen kasuan, aipatu irizpidetan oinarritu beharra daude.
viernes, 28 de enero de 2011
Euskarak eta indarkeriak bat egin dute Patxi Lopez lehendakariaren adierazpenetan
Hautsak harrotu dituzte Patxi Lopez lehendakariak iragan astelehenean, Euskararen Aholku Batzorde berrituaren aurkezpenean egindako adierazpenek: "Indarkeriaren bukaeran euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin". Ez da lehenbiziko aldia lehendakariak gisa horretako adierazpenak egiten dituela, Berria egunkariak gogorarazi digunez.
Kritikak, noski, alde askotatik etorri dira. Gasteizen EAko legebiltzarkide den Juanjo Agirrezabalagak Lopezek "izen ona galtzen ari duela" kritikatu eta ondorengoa gehitu zuen: "Lehenago Juaristi izendatu zuten eta orain euskaldun guztiok lotu gaituzte indarkeriarekin, ez dago irain handiagorik egiterik"
EAJko lehendakari Iñigo Urkulluk ere "astakeri" gisa definitu zituen Lopezen adierazpenak eta ezker abertzaleak, bere webgunean argitaratutako ohar baten bitartez, EAEko lehendakariaren "burutaziorek mugarik ez dutela" salatu zuten.
Kritikak, noski, alde askotatik etorri dira. Gasteizen EAko legebiltzarkide den Juanjo Agirrezabalagak Lopezek "izen ona galtzen ari duela" kritikatu eta ondorengoa gehitu zuen: "Lehenago Juaristi izendatu zuten eta orain euskaldun guztiok lotu gaituzte indarkeriarekin, ez dago irain handiagorik egiterik"
EAJko lehendakari Iñigo Urkulluk ere "astakeri" gisa definitu zituen Lopezen adierazpenak eta ezker abertzaleak, bere webgunean argitaratutako ohar baten bitartez, EAEko lehendakariaren "burutaziorek mugarik ez dutela" salatu zuten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


