Hautsak harrotu dituzte Patxi Lopez lehendakariak iragan astelehenean, Euskararen Aholku Batzorde berrituaren aurkezpenean egindako adierazpenek: "Indarkeriaren bukaeran euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin". Ez da lehenbiziko aldia lehendakariak gisa horretako adierazpenak egiten dituela, Berria egunkariak gogorarazi digunez.
Kritikak, noski, alde askotatik etorri dira. Gasteizen EAko legebiltzarkide den Juanjo Agirrezabalagak Lopezek "izen ona galtzen ari duela" kritikatu eta ondorengoa gehitu zuen: "Lehenago Juaristi izendatu zuten eta orain euskaldun guztiok lotu gaituzte indarkeriarekin, ez dago irain handiagorik egiterik"
EAJko lehendakari Iñigo Urkulluk ere "astakeri" gisa definitu zituen Lopezen adierazpenak eta ezker abertzaleak, bere webgunean argitaratutako ohar baten bitartez, EAEko lehendakariaren "burutaziorek mugarik ez dutela" salatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario