Abenduaren 8an jokatu zen Xenpelar sariketako finala Errenterian, Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza kultur elkarteak antolatuta. 20. edizioan sei bertsolari aritu ziren finalean, kanporaketak pasa eta gero: Alaia Martin, Agin Rezola, Haritz Casabal, Julio Soto, Aitzol Barandiaran eta Odei Barroso. Barandiaran eta Rezola aritu ziren buruz burukoan eta azkeneko honek lortu zuen azkenean txapela. Angel Mari Peñagarikanok - sariketaren lehenbiziko edizioan txapeldun izandakoak- jantzi zion txapela astigarragarrari.
Ikusi bideoa
Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bertsolaritza. Mostrar todas las entradas
domingo, 2 de enero de 2011
Elkartasuna eta bertsolaritza uztartuko ditu beste behin Oiartzungo saioak
Etxerat-ek antolatuta, euskal preso politikoei elkartasuna erakusteko bertso saioa izanen da Oiartzunen datorren igandean, urtarrilak 9an. Dagoeneko erreferentzia lortu du urtarril hasieran urtero Oiartzuenen egiten den saio honek. Aurtengoan Egin poto elkartasunean leloa izango du saioak eta zortzi bertsolari bilduko ditu, hauexek: Jon Maia, Xabier Silveira, Julio Soto, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Igor Elortza.
viernes, 31 de diciembre de 2010
Urteari amaiera emateko, bertso saioa
Urteko azken bertso saioa ospatu zuen atzo, hilak 30, Durangoko Plateruena Antzokian, urteroko tradizioarekin bat eginez. Berbaro elkarteak antolatuta, lau izan ziren oholtza gainean izandako bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Eneko Abasolo Abarkas eta Amets Arzallus. Unai Iturriaga gai jartzaile paperean ibili zen eta, urtero legez, ez zen falta izan agurtzear gauden urtearen errepasoa, beti bezala, umorea erabiliz. Itxura ederra erakutsi zuen Durangoko Kafe Antzokiak, urteko azken bertso saioaz gozatzeko.
Ikusi aurtengo bideoa
Iazko bertso saioa:
Ikusi aurtengo bideoa
Iazko bertso saioa:
miércoles, 15 de diciembre de 2010
Iñaki Aleman bertsolari gazteak irabazi zuen Mariano Izeta bertso sariketa
Iñaki Aleman bertsolari iruritarrak irabazi zuen iragan asteazkenean, hilak 8, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Mariano Izeta bertso sariketa. Bi urtetan behin egiten den sariketa honen helburu nagusia Nafarroako bertsolari gazteak bultzatzea eta ezagutzera eramatea da. Aurtengo edizioan 13 bertsolari gaztek hartu zuten parte eta denen artean irabazle suertatu zen Aleman. Horren ostean, Saioa Alkaiza antsoaindarra eta Josu Sanjurjo lesakarra izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
lunes, 13 de diciembre de 2010
Payadoreak, repentistak eta bertsolariak plazaz plaza
Inprobisazioak munduan itxura ezberdinak hartzen dituela erakusteko, Alex Diaz Pimienta repentista kubatarra Aguiar anaien musikaz lagunduta eta Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno payadore uruguaitarrak alde batetik bestera ibili dira Euskal Herrian zehar, beti bi bertsolarik lagunduta.
Iruñeko kasuan, Julio Soto eta Amets Arzallus izan zituzten lagun oholtza gainean, hiriko Gurutze Plazako institutuko aretoan burututako saio umoretsuan. Hona bideoa:
Iruñeko kasuan, Julio Soto eta Amets Arzallus izan zituzten lagun oholtza gainean, hiriko Gurutze Plazako institutuko aretoan burututako saio umoretsuan. Hona bideoa:
Amets Arzallus txapeldun Zarauzko Kopla Txapelketan
Amets Arzallusek eraman zuen atzo Zarautzko IV.Kopla Txapelketako zintzarria, iazko txapeldunari, Julio Soto gorritiarrari buruz burukoan irabazita. Lepo bete zen Zarauzko Putzuzulo gaztetxea eta aurreko edizioetan bezala, jende ugari geratu zen ezin sartu.
Giro ederrean ospatu zen txapelketa, eta maila onean erantzun zituzten hamar bertsolariek koplan kantatzeko jarritako gai umoretsuak. Hamar horietatik sei sailkatu zituen publikoak hasiera batean, Jone Uria, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Artetxe, hain zuzen. Geroxeago, Amets Arzallus eta Julio Soto pasa ziren buruz burukora, berriro ere, publikoak hala aukeratuta. Hendaiarra izan zen nagusi azken txanpan, eta txapelketako sari den zintzarria eraman zuen berarekin.
Azken agurren bideoa (bertsoa.com)
Iazko txapelketako une bat:
Giro ederrean ospatu zen txapelketa, eta maila onean erantzun zituzten hamar bertsolariek koplan kantatzeko jarritako gai umoretsuak. Hamar horietatik sei sailkatu zituen publikoak hasiera batean, Jone Uria, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Artetxe, hain zuzen. Geroxeago, Amets Arzallus eta Julio Soto pasa ziren buruz burukora, berriro ere, publikoak hala aukeratuta. Hendaiarra izan zen nagusi azken txanpan, eta txapelketako sari den zintzarria eraman zuen berarekin.
Azken agurren bideoa (bertsoa.com)
Iazko txapelketako une bat:
domingo, 12 de diciembre de 2010
Dena prest Bizkaiko Txapelketako finalerako
Datorren larunbatean, hilak 18, izango da 2010ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako final handia. Oholtza gainean, aurreko saioak gaindituta sailkatutako zortzi bertsolariak: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Etxaun Lekue, Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal, Ione Uria, Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo Abarkas. Parean, plaza erraldoia, Barakaldoko BEC aretoa. Dagoeneko sarrerak salgai daude, eta ziur asko, itxura ederra erakutsiko du areto barakaldarrak, aurtengo txapelketa zeinek jantzi ikusteko.
domingo, 14 de noviembre de 2010
Amaitu da Iruñeko Bertsoaroa
Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, amaierara iritsi da urteroko Bertsoaroa zikloko edizio berria. Hilabetean zehar, egitarau oparoa jaso du Iruñeko Gurutze Plazako institutuko areto nagusiak, musika emanaldi bat eta hiru bertso saio bilduz. Urriaren 21ean hasi zen Bertsoaroa, Joseba Tapiaren musika errezitaldi batekin. Hortik aurrera, ostegunero izan da bertso saio bat. Lehenbizikoan, urriaren 28an, Saioa Alkaiza, Aitzol Barandiaran, Aimar Karrika, Alaia Martin, Iñaki Aleman eta Agin Rezola bertsolari gazteak ibili ziren kantari. Bigarrenean, azaroaren 4ean, Amets Arzallus, Estitxu Arozena, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Xabier Legarreta eta Unai Iturriaga ibili ziren bertsotan. Iragan ostegunean, beste sei bertsolarik eman zioten amaiera aurtengo edizioari, jende andana bilduz: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Sustrai Colina, Oskar Estanga, Aitor Sarriegi eta Andoni Egaña. Hona hemen bigarren saioko une bateko bideoa, Bertsoa.com webgunetik hartuta.
martes, 2 de noviembre de 2010
Miren Amuriza nagusi Igorreko saioan
Miren Amuriza izan zen nagusi iragan igandean Igorren jokatutako Bizkaiko Txapelketako saioan.446.5 puntu jasota hartu zituen mendean gainerako bost bertsolariak - Eneko Abasolo, Peio Ormazabal, Joanes Igeregi, Ortzi Garitano eta Beñat Vidal - eta bertsolari berriztarra zuzenean sartu da txapelketako finalaurretan. 500dik gora ikuslek bete zuten Arratiako herriko kiroldegia, eta ez zen giro berorik falta izan. Amurizarekin batera, Oihane Bartra, Jone Uria eta Ibon Ajuriak eskuratu dute dagoeneko finalaurrekoetarako txartela, Mungiako, Balmasedako eta Aulestiko, hurrenez hurren, kanporaketetan nagusituta. Zuzenean pasatzeko bosgarren txartela hurrengo igandean erabakiko da, Getxon izango den bosgarren eta azken kanporaketan.
Jokatzeke da Xilaba txapelketako finala
Azaroaren 13an izango da aurtengo Xilaba, Xiberua, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketako edizioaren finala. Donibane Lohitzuneko Jai-Alai frontoian izango da ekitaldia, 17:00tatik aurrera, eta Amets Arzallus, Sustrai Colina, Miren Artetxe, Eneritz Zabaleta, Ekhi Erremundegi, Xumai Murua, Odei Barroso eta Joanes Etxeberria bertsolariek hartuko dute parte.
Amets Arzallus 2008ko txapelduna eta Euskal Herriko txapeldunordea da txapela janzteko faboritoa, baina ikusteke dago finalean gertatuko dena. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Amets Arzallus 2008ko txapelduna eta Euskal Herriko txapeldunordea da txapela janzteko faboritoa, baina ikusteke dago finalean gertatuko dena. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
jueves, 7 de octubre de 2010
Aurrera darrai Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketak
Irailaren 18an Muskildin (Xiberoa) hasitako Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketak aurrera darrai. Hogei bertsolarik hartu dute parte azaroaren 13an Donibane Lohitzunen amaiera izango duen txapelketaren edizio honetan. Orain arte jokatutako hiru kanporaketetan, Odei Barroso, Kristiñe Txoperena eta Eneritz Zabaleta izan dira onenak. Horiekin batera beste bederatzi bertsolarik -tartean, Amets Arzallus eta Sustrai Colina, zuzenean sailkatuak- hartuko dute parte urriaren 16an eta 23an, Luhuson eta Gabadin (Baxe Nabarre) hurrenez hurren jokatu diren finalaurrekotan, final handira sailkatzeko helburuz.
Aurtengo edizioaren spota:
info+: Xilaba
Aurtengo edizioaren spota:
info+: Xilaba
martes, 5 de octubre de 2010
Bertsolaritzaz mintzo "geure hitzak" blogean
"Geure hitzak" bloga multimedia masterraren inguruko lan eta edukietaz hitz egiteko sortua bada ere, bertsolaritzaz luze eta zabal hitz egiteko aukera ere izango dugu, gai horri eskainitako orrialdearen bitartez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



